Beste elikadura bat posible da:  Nekasarea

Beste elikadura bat posible da: Nekasarea

Nekasarea saritu du Bilbo-Milan itunak

Beste lau entitaterekin batera saritu dute, elikadura sistema “bidezko, sostengarri eta osasuntsu” bat bultzatzeagatik.

EHNE sindikatuak sortutako Nekasarea egitasmoa saritu du Bilbo-Milan itunak. Aho batez jaso du saria Nekasareak, elikadura sistema “bidezko, sostengarri eta osasuntsu” bat bultzatzeagatik. Beste lau entitate ere saritu dituzte: Hika Ateneoa, Iparragirre Ikastola eta Lagun Artean eta Etorkinekin bat elkarteak.

2015ean sinatu zuten Milango Ituna 116 udaletxek, Bilbokoa tartean. Kalitatezko elikadura hiriguneetara hedatzea da itun horren helburuetako bat.

Bost urteko ibilbidea

Duela bost urte (2011an) sortu zen Nekasarea, kontsumo taldeen arteko sare gisa funtzionatzeko helburuarekin. Aiaraldeko nekazari eta baserritarrek zeresan handia izan zuten egitasmo horren eraketan.

Proiektua aurkeztu zenean eginiko bideoa:


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

2 × uno =