PNV-k CETA maite du

PNV-k CETA maite du

Pasa den otsailean, Bruselasen,  Kanada eta EBen arteko CETA hitzarmena bozkatu zen. Honetan inoiz islatu dugun moduan,  tratatu honek hiritargoaren eskubideetan atzera pausua izugarria ekarriko digu, kapitalak are eta hegemonikoago bihurtuko da soldatapeko dituen politikariei esker; osasuna dela, tokiko elikagaiak direla, lan baldintzak direla, ala kontsumoaren bitartez erabakitzeko gelditzen zaizkigun esparru txikiak direla, ez badugu gelditzen dena eramango du aurretik kapitalak bere gainbalio gose amaigabe asetze gura honetan.

CETAren alde Talde Popularrak, autoizendatutako Talde Sozialistak eta ALDE Taldeak egin dute, ALDE taldean PNV ere barneratuta dago,(UPyD eta C`s ekin batera).

Dena den, harritzekoa dena, berri hau Euskal Herriko jendarteari zelan jakinarazi zaigun izan da.

Egunean bertan, euskal eskuinari lotsak arintzeko enkargua duen komunikabidearen titularrak, gai honekiko; popularrek, “sozialistek” (kakotxoak nireak) eta ALDEk aldeko botoa emana zutela, esaten zuen.

Oso erraza izan zen entzuleontzat  talde popularra eta “sozialista” gure egunerokotasunean eragina duten alderdi politikoekin lotzea, ez aldiz ALDE taldea.

Zergatik ez ziguten esan, komunikazioaren mesedetan, PNV k, ALDE taldearen magalean, aldeko botoa eman zuela? Izaskun Bilbaok, CETA eta TTIP euskal enpresa txikien esportaziorako zubia izango direla idatzita utzi badigu. Zergatik ezkutatu hainbesteko onurak ekarriko dizkigun aldeko boto hori? Helburua besteren bat izango ote? Europako eskuin ekonomikoarekin erroldatzen direlako lotsatuta ala?

Euskal Herrian tokiko elikagaien ekoizpenaren aldeko planta egiten duten bitartean, Bruselasen honen kontrako neurririk oldarkorrarenaren alde egiten dute. Enplegu duinaren alde hitz egin baina Madrilen Europako eskuin atzerakoiarenaren euskarri bakarra enplegu duin honen azkenetariko babeslekua suntsitzen…

Hau guztia badakigu, eta badakigu ere gerora etorriko diren negar malkoak, “merkatuak” esango digute, “Europar Batasunak” esango digute, kapitalaren mesedetan datozen akordioak berrestean norberak duen ardura ahaztarazten.

Dena ez dago galduta, orain plataformak, bestelako erakunde politikoak, sindikatuak… borrokan eta mobilizazioan jarraitzeko momentua da. Estatu bakar batek “EZ” esaten badio, CETA bertan behera geldituko da. Eta argiago dugu baita ere, nortzuk ditugu bidelagun eta nortzuk ez.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

1 × 1 =