Azalorea barazkien eta kalabazaren zopa krematsuan

Azalorea barazkien eta kalabazaren zopa krematsuan

Osagaiak:
(4 lagunentzat)

– Tipula geza 1
– Baratxuri-hortza 2
– Askotariko barazkiak (apioa, kalabazina, azenarioa, brokolia, errepoloa, arbia…) 350 g
– Kalabaza ertaina 1
– Azalore ertaina 1
– Barazki salda edo ura
– Ereinotz 2
– Kurkuma ehoa koilarakada 1
– Perrexila freskoa
– Piperbelts ehoa
– Gatza
– Oliba-olio birjina estra



Nola egin:

Aurrez labea berotu 200ºC-tan, eta estali erretilu bat laberatzeko edo aluminiozko paperarekin.

Txikitu ondo tipula eta baratxuri hortzak. Garbitu eta moztu juliana finean edo zatitxo txikietan barazki guztiak.

Berotu bizpahiru koilarakada oliba-olio lapiko handi batean eta leundu barazkiak minutu batzuetan.

Estali urez edo saldaz, eta irakitera eraman ereinotz-orriekin batera. Utzi egosten 20 bat minutuz su motelean.

Moztu kalabaza bi zatitan eta kendu haziak. Jarri ahuspez erretiluan eta laberatu 25-30 minutuz.

Kendu kontu handiz eta atera mamia koilara batekin.

Gaineratu lapikoari, kendu ereinotza, nahastu eta birrindu irabiagailu batekin.

Garbitu azalorea eta moztu sorta txikietan.

Itzuli sutara eta gehitu azalorea, ondo nahastuz.

Salpimentatu, gehitu kurkuma eta irakitera eraman.

Su ertainean egosten utzi estalkia jarrita 15-20 minutuz, azalorea samurra izan arte.

Zuzendu gatza eta gehitu perrexil pixka bat.

Nahi dugun bezala kozinatzen utz diezaiokegu, samurrago edo hortzago. Plater arin baina asea da, afari elikagarri baterako edo menu osoago bateko lehen plater gisa. Arrautza eskalfatua edo egosi xehatua gehi dezakegu, elikagarriagoa izan dadin.

Comparte / Partekatu:
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Deja un comentario