BARAZKI PASTELA

BARAZKI PASTELA

Gaur klasiko bat proposatuko dizuegu. Familia osoak barazkiak jateko modu benetan zoragarria, eta sasoiko produktuak uztartzeko oso modu ona ere.

Oso errezeta erraza da prestatzeko, eta, gainera, aldez aurretik prestatuta utz dezakezuena.

Pastel hau, gainera, “Hotzgailuak-garbitzeko-tresna” bikaina da, ia dena onartzen baitu.


Osagaiak:

4 zerba-zurtoin

3 azenario

150 g ilar samur

150 g baba

Tipula 1

4 arrautza

200 ml esne gain likido, sukaldatzekoa

Oliba-olio birjina estra

Gatza

Piperbeltz ehotu berria.

*Oharra: esnegaina ez baduzu erabili nahi, arrautz bat gehiago gehitu nahasketari.


Nola egin

Tipula zuritu eta xerra finetan mozten dugu. Oso ondo garbitzen ditugu zerba zurtoinak (penkak) txorrotako ur zurrustaren azpian, eta zatika mozten ditugu. Jarri bi gauzak, tipula eta zurtoinak zartaginean oliba olio birjina estra batekin. Ondoren erreserbatu egingo dugu.

Azenarioak zuritu eta dadotan mozten ditugu, uretan egosten ditugu 8 bat minutuz, gauza bera -baina bereiztuta-  ilarrak eta babekin. Ur zurrustaren azpian hoztu, egostea gelditzeko, eta xukatu egiten dugu.

Arrautzak ontzi handi batean irabiatu, esnegain likidoa gehitu (edo ez baduzu esnegaia erabili nahi, arrautz bat gehiago gehitu), eta gatz pittin batekin eta piperbeltzezko beste batekin irabiatzen dugu. Zerba eta tipula zurtoinak eta egositako barazkiak gehitzen ditugu.

Nahasketa hori molde luzanga batean isuriko dugu, plum cake motakoa; silikonazkoa ez bada, olio edo gurin pixka batekin koipeztatu beharko duzue, itsatsi ez dadin. Aldez aurretik berotutako labean sartuko dugu, 160 º C-tan, 40 edo 45 minutuz, eta eginda dagoela egiaztatuko dugu, brotxeta batekin klikatuta. Garbi badago, prest dago.

Beroan edo hotzean zerbitza dezakezue tomate frijitu saltsa pixka batekin. On egin!






Argazkia: https://www.recetasdeescandalo.com/

Comparte / Partekatu:
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Deja un comentario