Erromanesku goxoa kalabaza-bexamelarekin

Erromanesku goxoa kalabaza-bexamelarekin

Osagaiak (4 anoentzat):

Romanescu:
. 1 Romanescu brekola
. Txanpiñoiak (aukeran)
. Gratinatzeko gazta

Kalabaza bexamela:
. 500 ml. esne osoa
. 30 g. gurina
. 20 g. irina
. 200 gr. kalabaza egosia, pure egina
. Intxaur moskatua
. Pimienta zuria
. Gatza

Urratsak (40 minutu):

ROMANESCUrentzat:

Garbitu, pisatu bexamela egiteko beharko dituzun osagaiak eta aurreberotu labea 180ºC-tan.

Txikitu erromaneskua zuhaixketan eta egosi uretan gatz pittin batekin 8 minutuz. Xukatu eta jarri labeko erretilu batean labe-paperarekin. Horrela errazagoa izango zaizu garbitzea. Prestatu bexamela eta bota erromaneskuaren gainetik. Estali erretilua parmesano apur batekin. Labean sartu 15 ‘-20’ -z, gazta gratinatu arte.

BEXAMELArentzat:
Berotu esnea lapiko batean, burbuilak ateratzen hasi arte. Itzali sua eta gorde. Beste lapiko batean, bota gurina eta gehitu irina. Ondo mugitu hagatxoak su ertainean, nahasketak kolorea hartu arte. Gehitu esne berotua eta nahastu hagatxoekin, gelditu gabe, loditu arte. Ikusiko duzu bere puntuan dagoela hagatxoek hari baten arrastoa uzten dutenean. Erantsi kalabaza birrindua eta biratu integratu arte, bexamela apur bat laranja kolorea hartuz. Gehitu piperbeltz zuria, intxaur muskatua eta gatza gustora. Badaukazu!

* Cookpad-etik ateratako errezeta.

Comparte / Partekatu:
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Deja un comentario