Oilaskoz betetako kalabazinen brotxetak

Osagaiak:

4 kalabazin

Oilazkoko 2 bular

100gr mozarella gazta birrindua

Oliba-olioa

Gatza

Albaka lehorra

Albaka freskoa

Baratxuri hortz 1



Prozesua:

Kalabazina luzetara moztu, zati finetan.

Kalabazin zatiak labeko paperaren gainean jarri laberatzeko erretilu batean, eta ondo eskuilatu oliba oliodun brotxa batekin.

Aurrez berotu labea 180º-tan eta 7 minutuz laberatzen dugu.

Oilasko paparra zati meheetan mozten dugu, kalabazinaren piezen antzeko tamainarekin.

Oilasko zatiak kalabazin zatien gainean jartzen ditugu, eta oliba olio (koilarakada bat), albaka lehor (koilarakada 1/2), baratxuri xehatu (2 dienta) eta gatz saltsa batekin (gustura) igurtzen dugu.

Mozarrella gazta birrinduarekin edo antzekoarekin hautseztatzen dugu.

Zatiak biribilkatzen ditugu eta 2 jartzen dugu brotxeta bakoitzean.

Labean sartzen dugu 180º-tan 30 minutuz.

Tomate entsalada eta albaka freskoarekin zerbitzatzen ditugu.

Comparte / Partekatu:
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Deja un comentario