PATATA, LEKAK ETA SARDINAK

PATATA, LEKAK ETA SARDINAK

Gaurko proposamena topatu berri dudan blog batetik ekartzen dut, 

http://www.pimientarosa.com

Ziur luzaroan kontsultarako lehenetarikoa izango dela, oso ondo baitago, beraz momentutxo bat izanda eta kuskuseatu nahi baduzue, ala errezeta berriren baten bila baldin bazagozte botaiozue begiradatxo bat.

Aukeratu dugun errezeta gainera, oso, oso erraza da, (gaur aitzakiarik ez ) eta oso berritzailea bere, horrela iruditu zait, nik sikiera ez neukan inoiz entzunda berez horrelako nahasketa kuriosoa.  

Beraz, nik, itzuli besterik ez dut egingo, hori bai, bloga erdararaz besterik ez dago eta. 

“Hemen ideia baliagarria duzue, eta oso osasuntsua: sardinak jarri (oliba oliotan) entsaladan. 

Ziur zuetako askok egiten duzuela. 

Sardina dagoen arrainen osasuntsuenetarikoa da, eta merkeenetarikoa. Niri entsaladan ematen duen ukitua asko gustatzen zait. 

Kasu honetan, patatak (azala eta guzti) eta lekak egosi egiten ditut, patata bat ziztatzean (aukeratu patatarik txikienak, ez egin handienetariko batekin) egina dagoela igertzen dudanera arte, gero sardina gehitzen diot, sesamo hazi eskukadatxo bat, eta goxo baino goxoago dago, ez da ezta errezetarik behar.

Cris 

Comparte / Partekatu:
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Deja un comentario